ZALDUONDO, Indarkeria matxistarik gabeko udalerria

 Ekimen guztiak ezagutzeko, sakatu esteka hau.

 

HOrien artean:

2017. urtean, pairatzen dugun indarkeria matxistari aurre egiteko asmoz ekimena abian jarri zuten Zalduondoko gazteek

  Egindako lanketaren ondorioz, sinadura bilketari ekin zioten, indarkeria matxistari eusten dioten moldeak herritarroi helaraziz eta arazo horri aurre egiteko hainbat konpromisoekin bat egiteko deia zabalduz.

Honen ondorioz, 200 biztanle eta egoiliar inguru atxikimendua eman zioten  aipatutako manifestuari.

Hori horrela izanik, eta ikusita indarkeria matxistari aurre egiteko udalerrian zegoen konpromiso maila, hauxe eskatu zioten Udalari:

 

  • Zalduondoko Udal Batzarrak indarkeria matxistari aurre egiteko manifestua bere egitea.
  • Zalduondo, indarkeria matxistaren kontrako udalerri izendatzea
  • Udalak antolatzen dituen ekintzetan konpromisoak betetzen direla ziurtatzea.

 

Horretarako ezohiko Udal-Batzarra egin zen, 2017ko azaroaren 18an, eta bertan eskatutakoa onartu zen.

Dudarik gabe, ekimen berria izan zen hura, gazteek burututakoa, gure ingurunean aurrekaririk gabekoa,  gure udalerriko gazteriaren kontzientziazio eta konpromiso maila islatzen duena, eta zeinarekin Zalduondok bat egin zuen erabat.

Ekimen horri atxikimendua eman zioten guztiei,  bilkuran parte hartzeko gonbitea luzatu zien Zalduondoko Udalak.

Udal Batzarra eta gero, Zalduondoko zinegotziak eta auzokideak kalejiran abiatu ziren herriko hainbat sarreretara  indarkeria matxistarik gabeko udalerrian sartzen ari zarela iragartzen zuten seinaleak jartzera.

Sare sozialetan konpartitu:

Bideoa

Ondo bidaltzean

Mezua behar bezala bidali da

Proyecto web: PRESENCIA DIGITAL