ZALDUONDOKO INAUTERIAK

 

Zalduondoko jai nagusia bere Inauteria da, 1975ean berreskuratu zena 44 urteko etenaldi baten ondoren. Jaia "Markitos" pertsonaiaren inguruan egiten da. Markitos panpina bat da,  eta herrian zehar paseatu ondoren, zutoinean sartu eta epaitu egiten dute, ondoren erritual aberats eta interesgarri bati jarraituz, erre egiten dute. Berarekin batera, inauteri honetako beste pertsonaia tipiko batzuk agertzen zaizkigu: porreroak, errauskinak, kale-garbitzaileak, ardiak, hartza, bezatzailea, atsoa… Ikuspegi etnografikoa kontuan hartuz, Zalduondokoa Arabako landa eremuko inauteri interesgarrienetakoa da.

Zalduondoko herritar talde adoretsu batek, Blas Arratibel zenaren gidaritzapean, jaia aspaldian egiten zen bezala berriro ospatzeko ahalegina egitea erabaki zuen. Arabako beste inon ez du hemen bezalako sonarik izan, eta jende asko hurbiltzen da bertara Inauteri-igandean  maskara, heriotza, eta bizitzaren istorio hau ikustera, - lehen beti asteartean egiten zen.

Ez da ahaztu behar jai hau negu garaian gertatzen dela, landa eremua lozorroturik dagoenean, baina udaberria ailegatzeko  irrikan dagoela. Dena erdigunean dagoen pertsonaia baten inguruan egiten  da, Markitos , tamaina naturaleko panpina groteskoa, jaka beltzez eta praka grisez mozorrotua, eta kolore zuri, berde eta gorriko arrautzadun lepoko deigarri bat janzten duena, jauntxo bat bailitzan. Markitosi herriak jasaten dituen gaitz guztien errua leporatzen zaio, eta hori guztia, bere bizitzarekin ordaindu behar du.

 

ZALDUONDOKO ARTALDEA

 

Eguerdian Markitos herrian barrena eramaten dute paseoan. Antzinako kondenatu baten moduan, asto baten atze-gainean eraman eta kaleetan barrena erakusten dute. Musikari batzuek eta 'lata' izeneko masta luzea daramaten bi gaztek jarraitzen dute. “Gizones” edo Lazarraga Jauregiaren parean, Markitos erruduna astotik jaitsi eta zutoinean sartu egiten dute.

Markitosen desfilea

Herri bazkariaren ondoren, Markitos zutoinetik jaitsi eta konpartsak paseatzen du berriz ere, musika bandak jendeak kantatzen duen doinu bat jotzen duen bitartean: "Emanalditik gatoz, emanalditik gatoz, emanalditik gatoz, inauterietako emanalditik".

 

 MARKITOS

 

Maskara batzuek arreta berezia merezi dute. Harrigarrienetako bat, zalantzarik gabe, 'Atsoa' da, bi pertsonaien gainjartzea, Markitosen heriotza dela eta,  negar egiten duten atso ajetsu bat eta gizon handikote bat, besteek barre egiten duten bitartean.

Segizioarekin batera, hartza eta bere bezatzailea, kale-garbitzailea eta errauskina joaten dira, ilea apainduta, lanbas zatar bat  eta zinkezko pertza eskuan daramatela, eta aurreko urtean erretako panpinaren errautsak nonahi barreiatzen dituztela, bertaratutakoei enbarazu egiten eta zirikatzen. Esaten denez, errautsak eragin arazlea du eta izpiritu gaiztoak uxatzen ditu.     

Nabarmentzekoak dira porrero izeneko bi pertsonaia lodikote, zakuetan sartuta eta zintzarri gerriko batekin agertzen zaizkigu, jendeak bultzatu egiten ditu lurrera eror daitezen, eta bertatik altxatzeko zailtasun handiak izaten dituzte. Bitartean,  Artzainaren pertsonaia zenbait ardiren artaldea gobernatzen saiatzen da, gazteek bereziki erabiltzen dute ardi-mozorroa eta inauterietan parte hartzen hasteko balio die.

Desfilean ez da falta mando batek tiratutako zalgurdia, zekale zurtoinez eta sasiz ehundutako alea gordetzeko balio zuen otarre bat daramana. Hau pulpitu inprobisatua da, eta bertan predikariak Markitosen berri emateko arrazoibide juridikoa izango den hitzaldia irakurtzen du. Predikaria urtero berritzen da eta herrian edo herritik kanpo gertatu diren gauza txarrak gogorarazten ditu, gaitz guztiak Markitosi leporatuz.

Ezagutzen den hitzaldirik zaharrena 1897koa da, hau zioen: "Izan bedi beti goratua ardo oparo oro; izan bedi garbia eta bataiatu gabekoa; haragietatik, aharia; arrainetatik, izokina; hegaztietatik, eperra; eta txerrietatik, urdaiazpikoa... Bekatuak ahuntza kaltetu zuen, txerrikumea kaltetu zuen, oilasko hori ere kaltetu zuen, pinpirin maitea. Zein atsegina litzatekeen oraingo honetan, Salomon jakintsuaren elokuentzia banu "...

Plazan, prozesioa amaituta, Markitos gizajoa sugarretan erretzen dute, pertsonaiak suaren inguruan dantzan eta kantuan ari diren bitartean. Bere bizitza laburra izan da, inauterien antzekoa.

 

Sare sozialetan konpartitu:

Galería de imágenes

Archivos adjuntos

Ondo bidaltzean

Mezua behar bezala bidali da

Proyecto web: PRESENCIA DIGITAL