EUSKARA
2023ko Euskararen nazioarteko egunerako adierazpen instituzionala (adierazpena deskargatzea).
|
LAUTADAKO EUSKARAREN KOMUNITATEA Esteka honetan LAUTADAKO EUSKARAREN KOMUNITATEA elkarteari buruzko informazioa duzue. Lautadako herritar askok parte hartzen dute gure inguruan euskara garatu eta sustatzeko. |
BERBALAGUN LAUTADA BERBALAGUN LAUTADA proiektuak aukera ematen dizu euskaraz garatzeko hainbat jarduera soziokulturaletan parte hartzeko. Agenda zabala, hainbat jarduerarekin |
BERTSOZALE ELKARTEA Bertsolaritzari buruzko informazio guztia. Agenda, jarduerak eta albisteak. |
HABE LAUTADA Non presta ditzakezu euskarazko ikastaro ofizialak behar duzun titulazio ofiziala lortzeko? |
ZALDUONOKO UDALEKO
HIZKUNTZA IRIZPIDEAK
Azken urteotan Zalduondoko Udalaren langileria euskalduntzeko egindako ahaleginen ondorioz, gaur egun hainbat langilek euskaraz lan egiteko gaitasuna daukate; horrela izanda ere, urteetako ohitura dela eta, kasu gehienetan gaztelaniaz lan egiten jarraitzen dute. Eta garbi dago, udala benetan elebiduna izango bada, gure bi hizkuntza ofizialak orekaz eta berdintasunez erabili behar ditugula.
Ondoko lerrootan proposatuko diren hizkuntza irizpideek helburu dute udalaren jardunbidean euskarak legez izan behar duen tokia bermatzeko hainbat neurri proposatzea, pixkanaka betetzen joan daitezen. Baita langileen jarduera eta eginkizunak argitzeko, eta argi izan dezaten zein egoeratan erabili beharko lukete euskara, eta zein neurritan.
-
ZALDUONDOKO UDALEKO HIZKUNTZA IRIZPIDEAK
Zalduondoko Udaleko hizkuntza irizpidearen txostena
Ondo bidaltzean
Mezua behar bezala bidali da