INGURUGIROA
ZALDUONDOKO ENERGIA-PLAN
Energia-gaiek eragin handia dute ingurumenean, enpleguan eta herritarren eguneroko bizitzan. Energiaren kostuaren igoerak, ondorio ekonomiko eta sozialekin eta planetaren berotze globalarekin batera, energia-eredua eskariari egokiturik eta energia fosilekiko mendekotasun txikiagoarekin aldatzeko urratsak egin behar dira.
Energia-kostuak aurrekontu-karga handia dira administrazio publikoarentzat, eta, horregatik, beharrezkoa da energia-kontsumo hori murrizteko modu eraginkorrak garatzea. Sistema eraginkorragoak eta energia berriztagarrien erabilera bultzatzen duten erabakiek energiaren tokiko ekoizpena bultza dezakete eta munduko beste leku batzuetan dauden energia-baliabideen mendekotasuna murriztu.
Europako Batasunak onartzen duenez, eta Euskadiko Energia Estrategiak berak (3E2020) eta administrazio publikoentzako energia-iraunkortasunari buruzko euskal legeak jasotzen duten bezala, tokiko ekintza funtsezkoa da erkidegoko energia-politikan ezarritako helburuak lortzeko. Tokiko administrazioek zuzeneko eragina izan dezakete energia-eskaeran, beren energia-kontsumoa kudeatuz, baina zeharka ere bai, azken erabiltzaileei energia modu eraginkorragoan erabiltzeko moduari buruzko informazioa eta motibazioa emanez.
-
Udalaren Energia Planak atal hauek izanen ditu: Udal ekipamenduak: argiteria publikoa, udal eraikinak eta udal ibilgailuen flota Energiarekin eta etorkizuneko ardatz estrategikoekin lotutako Udalaren esku-hartze eremua
ZALDUONDOKO ENERGIA-PLANA
Ondo bidaltzean
Mezua behar bezala bidali da